Polizia legearen aurka 3.600 sinadura aurkeztu dituzte hainbat polizia sindikatuk

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 21a, 08:00

CCOO, ELA, UGT, AFAPNA, AUXPOLNA eta SPMME sindikatuek lege aurreproiektua bertan behera uzteko eta negoziazio prozesu berria egiteko eskatu dute, egungo proiektuak lan baldintzak kaltetzen dizkielakoan.

Polizia Legearen aurka azaldu dira, beste behin CCOO, ELA, UGT, AFAPNA, AUXPOLNA eta SPMME sindikatuak, eta 3.600 sinadura aurkeztu zituzten atzo Nafarroako Parlamentuan. Ezaguna da beren jarrera, mahaiaren gainean dagoen lege proposamenak haien lan baldintzak okertzen dituela deritzote, bai eta lege aurreproiektua gehiengo sindikalik gabe egiten ari direla ere. Lege aurreproeiktuak 5,2 milioi gehiago aurreikusten ditu soldatetara bideratzeko.

Diotenez, haiek 500 foruzain eta 750 udaltzain ordezkatzen dituzte, eta Nafarroako Gobernuak haiekin kontatu beharko luke negoziatzerako garaian, izan ere, egun, APF eta SPF sindikatuekin biltzen ari da. Horregatik, gainontzeko sindikatuek "batasun sindikala" apurtzearen errudun izatea leporatu diete APF eta SPFri.

UGTko ordezkari Josune Sanchezek esan du sindikatu horiek" murrizketak" egiten ari direla "langileen eskubideetan": "enkantean arropen prezioa negoziatzen nola". 

Gauzak nola diren, negoziazio prozesu irekia eskatu dute parlamentuan sinadurak aurkeztu dituzten sindikatuek, bai eta lege aurreproeiktua bertan behera uzteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!