Arrotxapea auzoko Martzelo Zelaieta kalean bizi da emakume bat hiru alaba adin txikikoekin. Bankia bankuetxeak agindua igorri dio: etxetik bota eginen du. Alokairua ordaindu ezinik dabil emakumea eta zenbait hilabetetan ordainketan huts egiteagatik etxetik kaleratu nahi du Bankiak. Hipotekek Kalteturikoen Plataformak eten egin nahi du. Familia horrek bere etxean segitzeko ahalegina eginen du. Horretarako ostiralean elkarretaratzea eginen du etxebizitzaren atarian, Martzelo Zelaieta kaleko 102. portalean goizeko 8etan.