Abiadura Handiko Trenaren aurkako pintaketa egin du Mugituk

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 19a, 10:05

AHTren kontrako mugimenduak egin du pintaketa. 80 metroko zabalera eta 10 metroko altuerako letrak egin dituzte. 

Castejon eta Villafranca artean egina dagoen Abiadura Handiko Trenarentzako eremuan egin du pintaketa Mugitu taldeak. Trenak sortuko duen txikizioa salatu nahi dute desobedientzia ekimen horrekin eta ikusarazi nahi dute Nafarroak ez duela halakorik "behar edo nahi". 

"Duela 25 urte amaitu zen lehen Abiadura Handiko Trena eta urteotan erakutsi du apziegitura hori ingurumenerako kaltegarria dela, ohiko trenarentzat galga dela eta oro har gastu ekonomikoa baino ez duela ekartzen", nabarmendu du Mugitu mugimenduak. 

Proiektuaren bideragarritasuna, errentagarritasuna eta beharraz ikerketa bat egin behar dela uste du Mugituk eta horregatik, eskatu du, ez dezatela nolanahi eta presaz Madrilekin hitzarmenik sinatu. Herritarren beharrak eta nahiak zeintzuk diren jakitea ezinbestekoa iruditzen zaio mugimenduari, hala nola, ingurumenari eginen dion kaltea zenbatekoa izan daitekeen aztertzea ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!