Frankismoan esklabu hartu zituztenak izan dituzte gogoan

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 19a, 08:06

Igari eta Bidankoze arteko portuan egin diete omenaldia. Errepide hori egitera behartu zituzten, besteak beste. 

1939. eta 1942. urteen artean, 12.500 pertsona inguru lan esklabutzan behartu zituzten frankistek Lesakan, Irunen, Lezon, Pasaian, Errenterian eta Oiartzunen, Nafarroa eta Gipuzkoa artean.  Zaraitzu eta Erronkari eskualdeen arteko mugan, errepide ondoan egin diete esklabuei omenaldia. Hain justu, frankismoko esklabu haiek izan ziren errepidea ireki zutenak, 1940ko hamarkada inguruan, gerra bukatu eta gero lan behartuak egitera eraman baitzituzten bertara.

1939ko udatik 1941eko udara, 2.300 preso eraman zituzten errepide hura irekitzera, lan behartuak egitera. Atzo omenaldia egin zieten, haiek irekitako bidean, tontorrean. Memoriaren Bideak taldeak antolatzen du ekitaldia, eta Bidankozeko Udalak laguntzen du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!