Sanferminetan balkoien alokairua behatuko du Ogasunak

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 16a, 13:34

Ezkutuko ekonomia gertutik jarraituko du zerga ordainketaren gaineko planak, Nafarroan 300 milioi eurokoa izan daiteke eta.

Ezkutuko ekonomiaren kontrako neurrien artean bada zuzenki sanferminekin loturiko bat: balkoien alokairua behatuko du Ogasunak, kontrolik gabeko alokairuak egin ez daitezen. Ogasuneko zuzendari administrariak, Luis Esainek, adierazi du ez dela "alarmista" izan behar eta kantitate "txikiak" direla balkoien alokairuari lotuta Ogasunak momentuz jaos dituenak. Egoera erregularizatzen ari da, haren irudiko. 

Zerga Ordainketaren Kontro Plan berriaren berrikuntza: ostalaritza eta denda txikiei ere bisita eginen dietela, tiketak eta fakturak ematen ote dituzten argitzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!