Indarberritzen izenarekin ari da egiten XIV. Kongresu Nazionala ELA sindikatua. Bilboko Euskalduna jauregian hasi dira gaur eta bihar emanen diote amaiera. Etorkizunera begira jarriko dira batik bat. Datozen urteetarako ildo politiko, sozial eta sindikal nagusiak adostuta amaitzea aurreikusi dute.