123 etxe kaleratze gauzatu dira lehen hiru hilabeteotan

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 15a, 08:43

Hipoteka exekuzioek behera egin dute %30,4 baina partikularren arteko ez ordaintzeak hazi egin dira %21.

Krisi ekonomikoaren eragina organo judizialetan izeneko txostenaren arabera %30,4 jaitsi dira hipoteka exekuzioak. Iazko epe berarekin egiten du alderaketa. Aurten 92 izan dira eta iaz 64 izan ziren. Era berean Nafarroako auzitegi eta epaitegietan %21 egin dute behera zorrak erreklamatzeko eskaerak. 

Lehen hiru hilekoan gainera 123 etxe kaleratzeren exekuzioa izan da, iaz baino hiru gehiago izan dira. 66 izan dira alokairua ez ordaintzeagatik egin direnak, 54 izan dira hipoteka ez ordaintzeagatik egindakoak eta beste hiruk bestelako arrazoiak izan zituzten. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!