Azpilagañaren ordua da

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 15a, 08:14

Hamar urte beteko dituzte aurten Azpilagañako jaiek. Gaur hasi eta igandera arte iraunen dute. El sonido de la metralla, Las Tipex eta Skarmentu igoko dira oholtzara, besteak beste.

Gaur hasiko da besta giroa Azpilagañan, ofizialki lehen jai eguna biharkoa izanen den arren, suziria lehertu ostean, eta lau egunez bada zer gozatua: kalejirak, zozketa, herri bazkaria, zezen suzkoa, kontzertua... Denen neurrira pentsatutako jaiak dira. 

Gaur, 17:00etatik aurrera, Yoar Gazte Elkarteak antolaturik, haurrentzako jolasak daude. 18:00etatik aurrera, txosnen irekiera. Orduan, kontzertuak hasiko dira: Los Lucians, Sofocaos, Susurro a gritos eta Skarmentu ariko dira. Txupinjazoa bihar izanen da, 19:00etan, auzoko dendarien omenez. 

Egitaraua osorik ikusi daiteke sarean, egunez egun eta orduz ordu.

Erlazionatuak

Jon eta Ander Otano: Azpilagañako jaiak

Euskalerria Irratia 2017 eka 15 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!