Segurtasun kamerak jarriko dituzte Udaltzaingoaren kalabozoetan

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 14a, 09:19

Giza eskubideen legediari eta Europako arautegiari men eginez hartutako neurria da; 24 orduz grabatu dute ziega barruan gertatzen dena.

Iruñeko Udaltzaingoaren komisaldegiaren kalabozoetan gertatzen dena grabatuta geratuko da hemendik aurrera. Donibaneko eraikinaren beheko partean dauden hamahiru ziegetan -banakako hamabi eta taldeko bat- segurtasun kamerak ipiniko dituzte, eta 24 orduz grabatuko dute gertatutakoa. Hala egiteko agintzen du Europako araudiak eta giza eskubideei dagokien legediak. Atxilotutakoei emandako tratua zein den aztertu ahal izanen da hemendik aurrera, kalabozoek puntu itsua izateari utziok diote.

Herritarren harrera gelan, moldaketak

Gela berera sartzen ziren orain arte eraso, lapurketa edota genero indarkeria salatu behar zutenek eta delituren bat egotzita komisaldegian zeudenak, etilometria probak egin behar zituztenak zein Gizarte Ekintza eta Babes Unitateari laguntza eskatzen ziotenak. 

Orain, biktimak beste ate batetik sartuko dira, esaterako erasotzaileekin gurutzatzea ekidinez. Adin gabekoentzat berariazko sarrera prestatu dute, beren intimitaterako eskubidea ahalik eta gehien bermatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!