Nafarroan Espainiak duen ordezkariak epaitegietara jo zuen joan den apirilaren 14an zenbait udaletxetako balkoietan bandera errepublikanoa atera zutela ohartuta. Epaitegiei eskatu die udal horiek inputa ditzala bandera hori zintzilik jartzeagatik. Nafarroako Batzorde Errepublikazale Ezkertiarrak zenbait udalekin batera Tafalla, Burlata eta Barañain "udalen autonomia" defendatu dute.
"Elkartasuna, askatasuna eta berdintasuna erakusten duen bandera izanda inoiz baino beharrezkoagoak dira egin nahiz eta PPk horiek ez defendatu", nabarmendu dute. Halako erabakiei aurre egiten dien lehen aldia ez dela gogorarazi dute udal horietako ordezkariek, halako mehatxu eta salaketak zenbaitetan egin ditu Espainiako ordezkariak.
"PPren tresna eta baliabide gisa ari da ordezkaritza, arbitrarioki ari da jokatzen", esan dute. Administrazioa eta Espainiako baliabideak mugak jartzen baino ez dakien politika batekin ari da erabiltzen, diote. Udal horiek manifestu bat egin dute: "sistema demokratikoa zalantzan jartzen ari dira behin eta berriro eta udalek duten autonomia zapuztu egin nahi dute".