Azterketa teorikoaren emaitzak ez dira nolanahikoak izan: 350 lagun aurkeztu ziren suhiltzaile izateko oposaketetara, haatik hamabik baino ez zuten gainditu proba teorikoa.
Nafarroako Ospitale Gunera atzo egindako bisitan, Nafarroako lehendakariak onartu zuen zenbakia "harrigarria" dela.
Maria Jose Beaumont kontseilariarekin hitz eginen duela jakinarazi du, halaber, Barkose, eta emaitzak "aztertuko" dituela: "Gauzak lasaiasunez behatuko ditugu", esan du.