Iruñeko haur eskoletan onartutakoen zerrenda kaleratu dute

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 13a, 08:34

0 eta 3 urte arteko Iruñeko udal zentroetan onartutakoen behin behineko zerrenda sarean ez ezik, Haur Eskolen lokalean zein 010 telefonora deituta kontsulta daiteke.

Ekainaren 14 arte helegiteak aurkez daitezke, 08:30etatik 14:30etara. Gero argitaratuko dituzte behin betiko zerrendak, egun horretan bertan. 

616 plaza bete dituzte -libnre geratu diren gutxiak jardunaldi erdikoak dira-. Plaza lortu duten horiek ekainaren 19tik 23ra formalizatu beharko dute matrikula. Ikasturtea abuztuaren 16an hasiko da eta ekainaren 30ean bukatu. 

Iazko antzera

Plaza bakoitzeko 1,6 eskaera daude hau da, eskaintza baino %60 handiagoa da eskaria. Hello Egunsenti eta jardun erdiko plazak eskaintzen dituztenak dira beteta ez dauden bakarrak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!