Espainiako poliziak zazpi pertsona atzeman ditu Iruñean, giza tratua egotzita. Nigeriatik etorritako emakumeak prostituitzera behartzen zituzten mehatxuak eta budua erabilita.
Los Agustinos poligonoan adingabe bat prostituzio lanean aurkitu ostean abiatu zuen ikerketa Poliziak.
Atxilotuen artean bost emakumezkoak dira eta hiru gizonezkoak. Nigeriarrak dira horiek denak ere.