Euskal presoen gutunak jaso ditu Uxue Barkos presidenteak

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 13a, 07:44

Uxue Barkos Nafarroako lehendakaria. Arg:eitb.eus

Sakabanaketa amai dadin ahal duten guztia egiteko eskatzen diote, bizi duten "sufrimendu egoera" amaitzeko, alegia.

Euskal Preso Politikoko presoek gutunak bidali dizkiete, norberak berea, Uxue Barkos Nafarroako presidenteari Iñigo Urkullu lehendakariari eta EAJri sakabanaketa amai dadin ahal duten guztia egiteko eskatzen, bizi duten "sufrimendu egoera" amaitzeko, alegia.

Gutunean presoek zein kartzelan dauden "deserriratuta" eta familiek egin behar dituzten kilometroak eta gastatu behar duten dirua azaltzen dute."Hiru hamarkadaz indarrean dagoen sakabanaketa eta deserriratze politika PSOEren Gobernuak" jarri zuela eta "EAJren babes osoa eta laguntza zehatza" izan zuela adierazi dute.

Gaineratu dutenez, "gaur egun, PPren Gobernuak uko egiten dio euskal presoak Euskal Herrira ekartzeari, eta ez dio amaiera eman nahi senideak eta lagunak zigortzen dituen politika hiltzaile horri (400 istripu baino gehiago, 16 senide eta lagun hilda eta dozenaka zaurituta, milaka adingabe errepidean aurrera eta atzera ibiltzera behartuta, 20 preso kartzelan hilda…)".

Hori dela eta, Iñigo Urkulluri, Uxue Barkosi eta EAJri zuzentzen zaizkie: "Duzun ardura mailarekin, sufrimendu egoera hau amai dadin egin beharrekoa egiteko eskatzen dizut".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!