Amnistia fiskala baliogabetu du Auzitegi Konstituzionalak, neurriak baina, eragin gutxi dauzka praktikan, eta horregatik deklarazioa onartu du gaur Nafarroako parlamentuak: neurria inkontituzionala denez gero, haren efektuak ere baliogatu ditzan. Puntu hori babestu dute lauko kideek.
Era berean, Ogasunak ahal duen guztia egin dezan lerratu dira, kasu horretan alde azaldu dira gobernua sostengatzen duten lau taldeak, bai eta PSN ere. Amnistia fiskala medio jaso ez zituen 2.800 milioi euroak berreskuratzeko bide instituzional guztiak agortzeko eskatu diote, hala Ogasunari.
Zentsura moziorik ez
Zentsura mozioa eskatu du adierazpenaren azken puntuak, baina, EH Bilduren, Ahal Duguren eta Ezkerraren babesa baino ez du izan, abstenitu egin baitira PSN eta Geroa Bai eta UPN eta PP kontra azaldu dira; beraz, ez da aurrera atera.