Urteroko zita da. Ostiralean Euskalerria irratiak kolaboratzaileekin ikasturte amaierako afaria egin zuen. 165 dira guztira irratian maiztasunez kolaborazioak egiten dituztenak eta eurei esker onez mahai baten bueltan ospatzen dute. Aurten ere giro bikaina izan zen eta Katakrakek sekulako afaria eskaini zien.