Maria Solana: "Egun lanean ari diren hamaika irakasle geratu daitezke zerrendatik kanpo"

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 9a, 14:08

Maria Solana Hezkuntza Kontseilaria.

Kontseilariak argitu ditu zalantzak: 5.558 irakasle daude zerrendan, 2.951 zeuden Gaitasun Pedagogikoa Ziurtatzen duen agiria aurkeztu gabe baina horietatik 2,271 ez dira inoiz irakasle izan eta 700ek aurkeztu dute agiria dagoeneko. 

Hezkuntzan egunotan izan den datu dantza argitu du kontseilariak, Maria Solanak. Behin behineko irakasleen artean, interinoen artean ez dago arazorik kontratazioan. Maria Solanak nabarmendu du egiazki heldu den ikasturterako behin-behineko irakasleen zerrendatik, egun lanean ari direnen artean hamaika liratekeela zerrendatik kanpo geratuko liratekeenak, oraindik ez baitute aurkeztu Gaitasun Pedagogikoa Ziurtatzen duen argiria. Gobernuak duen behin behineko irakasleen zerrendan 5.500 irakasle daude. Horietatik 2.900 irakaslek ez zuten akreditatua gaitasun hori, baina eskaera egin zutenetik, 700ek aurkeztu dute agiria. 2.000 inguru leudeke agiria aurkeztu gabe, baina horietatik, gehienak ez dira sekula hezkuntzan lanean aritu. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!