Indarkeria matxista kasu gehiago ezagutu ditugu. Bederatzi gizon atxilotu dituzte azken egun hauetan indarkeria sexista erabiltzea leporatuta. Tutera, Marcillan, Burlatan, iruñean, Berriobeitin, Berriozarren, Tafallan, Huarten eta Barañainen izan dira atxiloketak eta foruzaingoak egin ditu.
Tuterako kasuan, emakume batek haren bikotekidearen aurkako salaketa aurkeztu zuen, 47 urteko gizona, mehatxuak eta tratu txarrak pairatzen zituelako.
Tafallan 29 urteko emakumea da tratu txarrak salatu dituena. 31 urteko gizona, eta emakumearen bikotekidea da atxilo eraman zutena. Etxeko atea indarrez kolpatu eta emakumeari mehatxuka ari zitzaion.
Burlatan udaltzaingoaren laguntzarekin 35 urteko gizonezkoa eraman zuten atxilo familia giroan tratu txarrak ematea leporatuta.
Iruñean 23 urteko gizonari abusu sexuala leporatzen diote adin txikiko bati egina.
Berriobeitin 57 urteko gizona atxolotu zuten kalean haren bikotekideari eraso egitegataik. Bizilagunek hots egin zuten polizia gertatutakoa ikusita.
Berriozarren 19 urteko gizona eraman zuten poliziek haren bikotekideari eraso egin ostean.
Huarten eta Baralainen 27 eta 33 urteko gizonak dira atxilotutakoak eta biei emakumearenganako indarkeria leporatu diete.