Berdinetik berdinera. Hala kontatua dago 'Zortzi istorio Paris 365 jantoki solidarioan' Paris 365 jantoki solidarioko erabiltzaileen errealitatea. Zortzi pertsonaren testigantzak jaso ditu Patxi Irurzun idazleak. Montxo, Izaskun, Abdou... dira euren egunerokotasuna kontatzen ausartu direnetako protagonista batzuk. Zailtasunak izan dituzte bidean, baina, jantoki solidarioari esker itxaropena ere badute euren bizitzetan. Elkartasun eta justizia sozialeko bizipenak dira.