Linea elektrikoetan hiltzen diren hegaztien heriotza ekidin daitekela dio SOS Linea Elektrikoak taldeak

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 8a, 07:59

Irtenbidea duen arazo baten aurrean gaudela jakinarazi dute "diruz inbertsioa egitea eta benetan irtenbidea eman nahi izatea" baino ez dira behar. Enpresa elektrikoen ardura dela ere oroitarazi dute. 

SOS Linea Elektrikoak taldeak lan batzorde batean aurkeztu ditu kezkak. Arazoari irtenbide bila aspaldi hasi ziren, baina, irtenbide oso bat ematetik urrun daude oraindik. Baina hori bai, irtenbidea duen arazo baten aurrean gaudela jakinarazi dute, diruz inbertsioa egitea eta benetan irtenbidea eman nahi izatea baino ez dira behar.

Espezie asko desagertzeko zorian daude eta linea elektrikoen erruz gero eta gertuago daude desagertze horretatik.

Enpresa elektrikoen ardura

Nafarroa izan da lehen erkidegoa arazoari irtenbidea ematen saiatuz, araudia adostu eta neurriak hartzen hasi dena. Oraindik ere, egiteko asko dago, Foru Dekretuaren bidez egin denak, linea elektriko berriei eragiten dielako eta ez, 1991 baino lehen ezarri zituztenei. "Oraindik tranpa hilkor asko dago".

"Enpresa elektrikoen ardura da", hori ere argi utzi nahi izan dute. Askok pentsatzen baitute Gobernuen ardura dela eta diru publikoz egin beharko litzaiokeela aurre. Baina, Ingurumenarekiko Ardura eta Legea betearaztea falta da.

Enpresa elektriko zenbaitekin hitzarmenak lortu direla diote, eta horrek ahalbidetu duela zenbait lineatan babesleak jartzea. Arduradun politikoei eta herritarrei eskatu diete, exijitu diezaietela enpresa elektrikoei ardurak hartzea eta hegaztientzako horren larria den egoera bideratzea. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!