Sanferminetan neska bat bortxatu zutenek beste eraso batengatik deklaratuko dute ostiralean

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 7a, 09:03

Eraso matxistak salatzeko kalera atera dira herritarrak hainbatetan.

Epaiketaren zain daude bost gizon iazko sanferminetan emakume bat bortxatzeagatik. Horietatik bik beste eraso sexual batengatik deklaratu beharko dute ostiralean. 

Kordobako epaitegian izanen da deklarazioa ostiralean. Sanferminetan emakume bat bortxatzeagatik epaiketaren zain daude bost gizon, bada, horietako bik ostiralean pasa beharko dute epailearen aurretik beste eraso sexual batengatik. 21 urteko emakume bati abusu sexualak egiteagatik deklaratu beharko dute. Erasoa 2016ko maiatzean izan zen Kordobako Torrecampo herrian. 

Guztira lau dira 21 urteko emakumeari eraso sexuala egiteagatik espetxean dauden gizonak, eta bi, sanferminetako bortxaketaren egile ere izan ziren. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!