Sanferminetan nerabeentzako gune bat sortu du Iruñeko Udalak: Foruen plaza, baina soilik uztailaren 10etik 13ra. Ez da alkoholik sartuko, ezta edari energetikorik ere. Dj-ak izanen dira, karaokeak, master class-ak eta bestelako sorpresak: esaterako, apar festak, blogeroak eta dinamizatzaileak.
Nerabe segmentu horretarako eskaintzarik ez zela deritzo udalak, eta horregatik sortu du, izan ere helduegiak dira txikien gunerako eta gaueko kontzertuak handiegi geratzen zaizkie.
Uztailaren 6tik 9ra helduentzako gunea izanen da Foruen plaza, ohi bezala eta kontzertu eskaintza zabala prestatu dute. Hemen ikus daiteke eskaintza osorik eta egunez egun.