Espainiako Errege-Erregina etortzekoak dira Nafarroara. San Adrianen izanen dira CNTA enpresaren 25. urteurrena dela-eta. Felipe VI eta Letiziarekin batera Nafarroako presidentea Uxue Barkos izanen da, baita, Errioxako eta Aragoiko ordezkariak ere.
12:00etan da hitzordua. Bisita eginen dute Elikagaien Teknologia eta Segurtasunerako Nazioarteko Zentroan.
1981ean sortu zen Elkartea eta 1992an garatu zen Nazioarteko Zentro gisa.