Ainhoa Fernandez (ELA): "Onartezina da Osasunbideko langileen %40ak behin behineko kontratua izatea"

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 5a, 14:21

ELA sindikatuaren arabera, behin behinean daude profesionalen %40 eta hori, osasun publikoa kalitatezkoa izan dadin bermatzeko oso urrun gelditzen da. 

Osasunbidean behin behinekotasuna langileen artean gehiegizkoa dela salatzeko kalera atera dira langileak. ELA sindikatuko Ainhoa Fernandezen arabera, behin behinean daude profesionalen %40 eta hori, osasun publikoa kalitatezkoa izateko oso urrun gelditzen da.

Langile horien egunerokotasunean eragina du, ez-jakintasunean bizi direlako. Eta, Osasunbideko erabiltzaileentzat ere ez da egokia profesionalak behin eta berriz aldatzen ibiltzea. 

Behin behinekotasuna %6ra jaitsi beharko litzatekeela uste du Fernandezek. Baina horretarako, lan eskaintza errealista egin beharko luke Gobernuak, eta ez, joan den astean egin zuen proposamena: "215 plazarekin ez da arazoa konponduko".

"Gobernuak ezin du segitu ETT batek bezala funtzionatzen. Osasun publikoak kalitate handiagoa behar du eta baita, bertan lanean aritzen diren langileek ere". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!