Segurtasun handiagoa izanen dute gaurtik aurrera Zizur Nagusian eskolara oinez edo bizikletaz joan ahal izateko. Bederazti bide berri inauguratu dituzte gaur. Ikastetxe publikoetaraino joan ahal izateko aukera eskaini nahi du Udalak "bide seguruak dira eta osasungarriagoak". Autoa etxean utzi eta oinez edo bizikletan joan ahal izateko proposamena da.