LOMCEren curriculumean dago selektibitate berritua: derrigorrezko fase bat izanen du, lau edo bost ikasgairekin eta 10 puntura arte lor ditzakete ikasleek bertan; ostean, aukerazko bat ere badute, 14ra arte igotzeklo aukera ematen duena. Orain artekoaren oso antzekoa izanen da. Errebalidak egitea zegoen mahai gainean, baina 2016ko azaroan atzera egin zuten.
140 irakaslek zuzenduko dituzte azterketak, eta notak ekainaren 14an jakinaraziko dituzte. Aurkezten direnen %96k aprobatzen dute.