Banca Civicaren irregulartasunak ikertzen segituko du Auzitegi Nazionalak

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 5a, 08:49

Hemezortzi hilabete gehiago eskatu ditu auzitegiak kasuak duen "zailtasunagatik". UDEFen txosten baten zain dago aztertzeko Nafarroako Kutxako txartel korporatiboen auzia. 

Banca Civicak egindako fusioa eta burtsara atera izana aztertzen segituko du Auzitegi Nazionalak. Hemezortzi hilabete luzatuko du auziaren azterketa epaitegiak prozedimenduaren zailtasunengatik eta diligentziak egiteko beharragatik. 

Nafarroako Kutxa, Burgosko Kutxa, Canarias Kutxa eta Sol Kutxa fusionatu eta Banca Civica sortu zenean iruzurrik izan ote zen aztertzen ari da Auzitegi Nazionala. Horrez gain, 2011. urtean burtsara atera izana ere ikertzen ari da. 

2013. urtean epaitegiko seigarren aretoko epaileak, Eloy Velascok onartu egin zuen UPyDk jarritako salaketa: sozietate delituak, agiri faltsuak, eginkizunen eta produktuen salneurrien alterazioa eta informazio ekonomiko-finantziarioan faltsutzeak. Ikertutakoak kasu horretan, honakoak dira: Miguel Sanz presidente ohia, Ekonomiako idazkari ohi Pedro Perez, Banca Civicako presidente ohi Enrique Goñi, Antonio Pulido, Marcos Contreras, Lazaro Cepas, Jose Maria Leal eta Jose Maria Achirica. 

Auzi horretan ere Kontuz taldea dago pertsonatua Nafarroako Kutxako irregulartasunak salatu baitzituen. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!