Lizarrako kiroldegiaren parean dagoen biribilgunean gertatu da ezbeharra. Auto batek txirrindulari bat harrapatu zuen atzo. Larrialdi zerbitzuak berehala gerturatu ziren istripua izan den tokira, baina ezin izan zuten deus egin hura suspertzeko. Gertatutakoa ikertzen ari da foruzaingoa.
Bizikletaren gainean zihoan gizonak 45 urte zituen eta mendiko txirrindulan ibiltzen ohituta zegoen. BTT froga baterako entrenatzen ari zen. Kotxe gidariak 81 urte zituen.