Ezkabako espetxetik ihes egindako bost pertsonaren gorpuzkinak aurkitu dituzte Urtasunen

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 5a, 07:49

>1938ko maiatzean desagertutako bost pertsonaren gorpuzkiak aurkitu dituzte. 
>Ihes egin ondoren hil egin zituzten eta ondoren, euren gorpuak desagertuak egon dira. 
>Aranzadi Zientzia Elkarteak asteburuan atera ditu hobitik gorpuzkiak.

Ezkabako presondegitik ihes egitea lortu zuten bost pertsonaren gorpuzkiak aurkitu dituzte Urtasunen lurperatuta. 1938ko maiatzean egin zuten ihes eta handik gutxira harrapatu, hil eta euren gorpuak lurperatu egin zituzten. Eugin aurkitu zituzten hiru pertsona eta beste biak Iragin. 

Urtasunen egindako desobiratzea Gobernuak abian duen eginkizunen artetik beste bat da, Memoria Historikoaren legea betetzerako unean egindako pauso bat gehiago. Aurretik, Burutainen, Olaben eta Usetxin egin zituzten aurkikuntza horiek. Oraindik ere asko dira lurperatuta gelditzen diren gorpuak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!