Emakumeen liburutegiak aurrera jarraituko du

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 2a, 12:17

Ipes elkartearekin konpromisoa berritu du Nafarroako Gobernuak: 2017an lanean segitzeko 40.000 euro emanen dizkio.

"Fundazio honen lan espezializatua eta paregabea babesteko konpromisoa hartu dugu, haren lana teoria feministak eta generokoak, emakumeen historia, bisibilizazioa eta zientziaren, arteren eta kulturaren munduan egindakoa zabaltzea da", esan du Exekutiboak. 

Dokumentazio zentroa eta emakumeen liburutegia zerbitzu espezializatua da, Ipesek garatutakoa eta egun Erraldoien Txokoan dagoena. Publikoaren esku jartzen du "oro har ikusezina eta ia existitzen ez dena".

Estatuko emakumeen Dokumentazio Zentren eta Liburutegien Sarearen parte da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!