Langabeziak behera egin du beste behin: 1.602 lagun gutxiago daude langabezian

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 2a, 11:37

Guztira, Nafarroan, 36.773 herritar daude langabezian. Joan den hilabetearekin alderaketa eginda, %4,17 egin du behera, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak emandako datuen arabera. 

Positiboki baloratu ditu datuok Gizarte Gaietako presidenteorde Miguel Laparrak, izan ere, azken hamabi hilabeteetako zenbakiei begira, 4.402 pertsona gutxiago daude langabezian, hau da, %10,7 egin du behera.

Iragan berri den hilabete datuek ere tendentzia hori jarraitzen dute, honakoak dira: maiatzean 1.602 pertsona gutxiago daude langabezian, hau da, %4,2 murriztu da zenbakia.

Maiatza 32.735 kontratuekin itxi da Nafarroan, aurreko hilabetean baino 5.884 kontratu gehiagorekin, alegia, %21,9; beste ere batean izanda, orain urtebete baino %6,9 handiagoa da zifra.

Behin behinekotasun maila handia

Behin-behinekotasun tasari dagokionez, behin behinekoak izan dira kontratu gehienak, 30.814; 1.921, aldiz, behin betikoak izan dira.

Generoari dagokionez larria da ikus daitekeena, askoz emakume gehiago daude langabezian, eta zenbaki hori, gainera, handitzen da, adinean gora egin ahala. Horregatik, "diskriminazio positiboa" sustatzen duten politikak beharrezkoak direla esan du Laparrak.

Gainontzekoan, Gizarte Segurantzari begira: 271.823 afiliatu daude, hau da, urteko datuekin alderatuz, 7.459 afiliatu gehiago, %2,8 gehiago, Enplegu Ministerioaren arabera. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!