Udalak sanferminen inguruan hausnarketa egiteko programa bat antolatu du

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 1a, 09:17

Nondik eta norantz. De dónde y hacia dónde herritarrei irekiko zaie, elkarteek eta festetako eragileek gaikako mahaietan egindako hausnarketen ondoren.

Iruñeko Udalak lehenengo aldiz antolatu du sanferminen inguruan hausnarketa egiteko programa bat, herritar guztiei irekita, eta ekainean zehar eskainiko dituena erakusketak, hitzaldiak, zinema, lantegiak, bisita gidatuak, mahai-inguruak, musika-emanaldiak eta dantza-ikuskizunak. Jarduera guztiak Kondestablearen jauregian eta Alde Zaharreko kaleetan izango dira.

Nondik eta norantz. De dónde y hacia dónde izenburupean, gaikako hainbat mahaitan iaz ireki zen parte-hartzerako eta hausnarketarako esparrutik dator ekimen hau. Gaikako mahai horietan sanferminen antolaketan parte hartzen ari diren hainbat elkarte eta  eragile dabiltza lanean, ideia zehatzak mahaigaineratuz eta aldatu, hobetu edo indartu behar diren gaiak seinalatuz.

Eztabaidarako guneak dira, non sanferminetako Liburu Zuria lantzen ari baita. Iruñeko Udalak festa ere hausnartu beharreko gai bat izatea proposatu du, iruindar guztien parte-hartzearekin, herritarrak baitira “festa egiten dutenak”. Hala azaldu dute prentsaurrekoan Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Zinegotzi Ordezkari Maider Belokik eta alor horretako zuzendari Maitena Muruzabalek. Festak nondik datozen hobe ezagutzea ahalbidetuko duten gaiak landuko dira, bilakaera aztertu, eztabaidatu eta hitz egin, norantz jo seinalatze aldera. Aurten Udalak egindako jarduera-programak folklorea du ardatz: tradizio, aztura, dantza, ipuin, musika eta abarren multzoa.

Bost erakusketa, ekainaren 2tik abuztuaren 18ra bitarte

Nondik eta norantz. De dónde y hacia dónde programaren barruan bost erakusketa egingo dira. Lehenengoa, Soka, ekainaren 2anabiatuko da, ostiralarekin,  eta dantzaren bilakaera izango du ardatz. Ekainaren 30era arte izango da ikusgai. Bisita gidatuak egingo dira, Karlos Irujoren eskutik, gaztelaniaz, ekainaren 9an, ostiralarekin, 18:30ean, eta ekainaren 24an, larunbatarekin, 11:30ean. Euskarazko bisitak beste egun hauetan izango dira: ekainaren 17an, larunbatarekin, 11:30ean, Iñaki Arreguiren eskutik; eta ekainaren 23an, ostiralarekin, 18:30ean, Karlos Irujoren eskutik. Izena emateko 010 Herritarrendako Arreta Telefonora deitu behar da, edo 948420100 zenbakira, Iruñeaz kanpotik, mugikorretik edo telefono-operadore baten tarifa lauaren barruan deitzen bada.

Duguna 1951-1953. Iruñeko dantzarien genesia izeneko erakusketak Duguna taldearen lehen emanaldia gogora ekarriko du, ekainaren 8tik uztailaren 28ra. Astebete geroago, ekainaren 15ean, 2017ko sanferminetako nazioarteko kartel-lehiaketan hautatutako 24 kartel finalisten sorta aurkeztuko da, eta uztailaren 18ra arte ikusgai egongo da.

Laugarrena, Miguel Bergasaren argazki-erakusketa bat da, sanferminen inguruan. Ekainaren 15etik abuztuaren 18arte ikusi ahal izango da, Kondestablearen jauregian. Amaitzeko, Nire tokian jarri. Neskek ongi pasatzen dutenean izenekoa egongo da. Mariano Navarro eta Javier Balda dira arte garaikideko talde-erakusketa honen komisarioak. Aurkezpena ekainaren 28an egingo da, 19:00etan, artistek parte hartuko duten topaketa batean, Indartsuak. Libreak. Irribarretsuak izenburupean. Abuztuaren 18ra bitarte egongo da zabalik.

Mahai-inguruak, zinema-emanaldiak solasaldiekin eta dantza-lantegi bat

Topaketa horretaz gain, programak mahai-inguruei, hitzaldiei eta zinemari eskaintzen dien tartean Iruñeko sanferminak:  folklore-memoriaren eszenatokia eta lantegia izeneko saioa egingo da, ekainaren 7an, asteazkenarekin, 19:30ean, Mikel Aramburu eta Juan Antonio Urbeltzen eskutik. Astebete geroago, ekainaren 14an, ordu berean, Josetxo Goia-Ariberen 5 aurresku dokumentala proiektatuko da. Jarraian, mahai-inguru bat egingo da, euskaraz, Josetxo Goia-Aribe berarekin eta Karlos Irujo, Oier Araolaza eta Pantxika Telleriarekin, euskal dantzaren lehena, oraina eta geroari buruz hitz egiteko. Ziklo honekin amaitzeko, ekainaren 15ean, 19:00etan, Erraldoien dantza aurkeztuko da, dokumentalaren zuzendari den Domingo Morenoren eskutik.

Ekainaren 21ean, 19:30ean, Gari Otamendik eta Oier Araolazak dantza lantegi bat eskainiko dute, euskaraz, Korrotik Pikutara: Euskal dantzaren historia bat dantzaren bidez kontatua izenburupean. Izen-ematea doan da, eta Kondestablearen jauregira jo edo 010era edo 948420100era deitu behar da.

Musika- eta dantza-ikuskikzunak

Nondik eta norantz. De dónde y hacia dónde programako lehen dantza- eta musika-ikuskizunaren protagonistak La Pamplonesa Udal Musika-Banda eta Aiko dantza taldea izango dira, ekainaren 16an, 20:00etan, Burgoen plazan.

Muthiko, Iruña Taldea, Ortzadar, Oberena, Kaskallueta eta Eluntze dantza-taldeak Alde Zaharreko kaleetan barna ibiliko dira ekainaren 18an, igandearekin, 11:00etatik aurrera. Kondestablearen jauregitik abiatuta, Udaletxe plazan, San Frantzisko plazan, San Nikolas plazan, Sarasate pasealekuan eta Gazteluko plazan izango dira, Kondestablearen jauregian amaitu aurretik.

Orain arte belar, hemendik aurrera gari. Hori da Nafarroako musika eskoletako txistuko ikasleek eskainiko duten kontzertuaren izenburua. Iruñeko Mendigoiti IPko 4. eta 5. mailetako ikasleek eta Sarrigurengo Joaquín Lizarraga IPkoek txistua joko dute, ekainaren 21ean, 19:30ean, Udaletxe plazan. Aitor Urkizak zuzenduko du, eta Txistularien elkartearekin elkarlanean antolatu da.

Euskofoniak musika-gogoeta eta dantza tradizionaleko ikuskizuna da, hizkuntza garaikidea baliatuta. Ekainaren 23an ikusi ahal izango da, 19:30ean, eta Txiplin (gitarra), Iñaki Lero (perkusioa) eta Iker Larumbe (dantzaria) izango dira bertan.

Kontzertuekin amaitzeko, La Pamplonesa Udal Musika-Bandak sanferminen aurretiko kontzertua eskainiko du ekainaren 30ean, 20:30ean, Udaletxe plazan.

Sanferminetako Liburu Zuria. Gogoeta festaren inguruan: Nondik eta norantz. De dónde y hacia dónde

Kondestablearen jauregia eta ibilbideak Alde Zaharrean barna

  • ERAKUSKETAK
  • Soka. Dantzaren bilakaerari buruzko erakusketa.
  • Ekainak 2 – 30
  • Duguna 1951-1953. Iruñeko dantzarien genesia
  • Ekainak 8 – uztailak 28
  • - Sanferminetako kartelak. 2017ko sanferminetako nazioarteko kartel-lehiaketan hautatutako 24 kartel finalisten sorta
  • Ekainak 15 – uztailak 18
  • Sanferminak. Miguel Bergasaren argazki-erakusketa
  • Ekainak 15 – abuztuak 18
  • - Nire tokian jarri. Neskek ongi pasatzen dutenean. Arte garaikideko talde-erakusketa
  • Ekainak 28 – abuztuak 18. Komisarioak: Mariano Navarro eta Javier Balda
  • Ekainak 28. 19:00. Topaketa artistekin eta erakusketaren inaugurazioa
  • MAHAI-INGURUAK, HITZALDIAK ETA ZINEMA
  • Iruñeko sanferminak: folklore-memoriaren eszenatokia eta lantegia.
  • Ekainak 7. 19:30. Mikel Aramburu eta J. A. Urbeltz.
  • Euskal dantza, lehena, oraina eta geroa (euskaraz)
  • Ekainak 14. 19:30. 5 Aurresku film laburra (Josetxo Goia-Aribe) eta mahai-ingurua euskaraz. Josetxo Goia-Aribe, Karlos Irujo, Oier Araolaza eta Pantxika Telleria.
  • Dokumentala: Erraldoien dantza
  • Ekainak 15. 19:00. Aurre-estreinaldia eta solasaldia, Domingo Moreno zuzendariarekin.
  • Indartsuak. Libreak. Irribarretsuak.
  • Ekainak 28. 19:00. Topaketa artistekin eta Nire tokian jarri. Neskek ongi pasatzen dutenean erakusketaren inaugurazioa.
  • LANTEGIAK ETA BISITA GIDATUAK
  • Korrotik Pikutara: Euskal dantzaren historia bat dantzaren bidez kontatua
  • Ekainak 21. 19:30. Dantza-lantegia, euskaraz, Gari Otamendi eta Oier Araolazaren eskutik.
  • Izena eman behar da, 010 telefonora deituta (Iruñetik kanpo edo mugikorretik deituz gero, berriz, 948420100 zenbakira) eta Kondestablearen jauregian
  • Bisita gidatuak Soka erakusketara
  • Ekainak 9 (ostirala), 18:30ean, eta ekainak 24 (larunbata), 11:30ean. Gaztelaniaz.
  • Ekainak 17 (larunbata), 11:30ean, eta ekainak 23 (ostirala), 18:30ean. Euskaraz
  • Izena eman behar da, 010 telefonora deituta (Iruñetik kanpo edo mugikorretik deituz gero, berriz, 948420100 zenbakira) eta Kondestablearen jauregian
  • MUSIKA ETA DANTZA
  • Iruñeko dantzak
  • Dantza-taldeak: Muthiko, Iruña Taldea, Ortzadar, Oberena, Kaskallueta eta Eluntze
  • Ekainak 18, igandea. 11:00etatik aitzina. Ibilbidea: Kondestablearen jauregia, Udaletxe plaza, San Frantzisko plaza, San Nikolas plaza, Sarasate pasealekua, Gazteluko plaza eta Kondestablearen jauregia
  • Kontzertua: La Pamplonesa Udal Banda eta AIKO
  • Ekainak 16. 20:00. Burgoen plaza
  • Euskofoniak
  • Txiplin (gitarra), Iñaki Lero (perkusioa) eta Iker Larumbe (dantzaria)
  • Ekainak 23. 19:30
  • Orain arte belar, hemendik aurrera gari
  • Nafarroako musika eskoletako txistuko ikasleen kontzertua: Iruñeko Mendigoiti IPko 4. eta 5. mailetako ikasleak eta Sarrigurengo Joaquín Lizarraga IPkoak. Laguntzailea: Txistularien elkartea. Zuzendaria: Aitor Urkiza
  • Ekainak 21. 19:30. Udaletxe plaza
  • La Pamplonesa Udal Bandaren sanferminen aurretiko kontzertua
  • Ekainak 30. 20:30. Udaletxe plaza

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!