Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) 2017-2018 ikasturtean gradu ikasketak egiteko ohiko aurreinskripziorako epea ekainaren 16an, ostirala, 9:00etan, hasiko da, eta ekainaren 23an, ostirala,14:00etan, bukatuko da. Egun horietan, ikasleek ikaspostua eskatzeko aukera izango dute Unibertsitatearen web-orrialdearen bidez (www.unavarra.es) edozein gradu titulaziotan. Graduko titulazioen eskaintza osoa Unibertsitatearen webgunean kontsulta daiteke.
Batxilergoa eta Lanbide Heziketa egin duten ikasleek edo unibertsitateko titulazioa duteneek Interneten bidez egin beharko dute aurreinskripzioa, eta hurrengo ikasturtean egin nahi dituzten titulazioak adierazi, gehienez ere sei, lehentasun hurrenkeraren arabera. 25 eta 45 urtez goragokoentzako probak, 40 urtez goragokoentzako lan-esperientziadunen probak gainditu dituztenek eta sartzeko probarik gabe atzerrian Batxilergoa homologatua daukatenek ez dute egin behar"online" aurreinskripzioa. Horren ordez, inprimaki bat bete behar dute, eta inprimaki horri dagokion dokumentazioa erantsi.
Era berean, heldu den ekainaren 23an bukatuko da eskatzen den dokumentazioa aurkezteko eguna, horrelakorik eskatzen bada. Unibertsitatean Sartzeko Probak (BEUS) Nafarroan egin dituzten Batxilergoko ikasleek ez dute dokumentaziorik aurkeztu behar, ez bada nazioarteko programetako baterako ikaspostua eskatzen dutela, edo erreserba kupoaren bidez sartu direla. Dokumentazioa Administrazio eta Kudeaketako eraikinean aurkeztu behar dute, Arrosadiko Campusean, edo Nafarroako Unibertsitate Publikoan posta ziurtatuaren bidez. Aurreinskripzioa, 204 posta-kutxa, 31008 Iruñea
Aurreinskripzioa egindako ikasle onartuen lehenengo zerrenda uztailaren 5eko 12:00ak baino lehen argitaratuko da, eta ikaspostua lortzen dutenek uztailaren 18 eta 20 artean egin beharko dute "online" matrikula, egin nahi duten graduaren arabera. Matrikula egiteko eta behar bezala osatzeko argibideak Unibertsitateko webgunean kontsulta daitezke.