Nafarroako Gobernuak tabakoari uzten laguntzeko botikak ordainduko ditu

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 30a, 20:02

Arg: www.rudaw.net

Gaur egun 123.000 erretzaile daude Nafarroan, populazioaren ia %20 eta %23 15 urtetik gorakoen artean. Erretzaileen bizi itxaropena 10 urte laburragoa da, bataz beste. Zigarro bakoitzak 11 minutu lapurtzen dituela kalkulatzen da. 

 Nafarroako Gobernuak urritik aurrera tabakoari uzten laguntzeko botikak pagatuko dituela iragarri du Fernando Dominguez Osasun kontseilariak. 123.000 erretzaile daude herrialdean —65.000 gizon, 58.000 emakume–, eta horiei laguntzeko martxan diren programak indartzea da erabaki horren asmoa. "Tabakismoa oraindik osasun arazo handia da osasun publikoarentzat", ohartarazi du.

Programa honetarako urtean 590.000 euro bideratuko dira. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!