Euskaraz Blai udalekuak
Euskaraz Blai ekimenak Arantzako eta Beintzako Orbela aterpetxeetan euskarazko udalekuak antolatu ditu uda honetarako. Haietan mendi ateraldiak, espeleologia, baserri eguna, uretara, gau-belak, abentura, jolasak… eta hamaika kontu gehiagorekin gozatzeko aukera izanen dute haur eta gaztetxoek.
Aurtengo berrikuntza izanen da gazteentzat prestaturiko “Kontrabandisten Bidea” udaleku ibiltaria. Oiartzungo Harritxulo aterpetik abiatu eta hainbat egunez mendian ibiliko dira, Arantza Beintzako Orbela aterpeetan eta baita Mendaur mendiko baseliza batean lo egiten.
Azken aukera izena emateko
Honako txandetan oraindik gelditzen dira hainbat plaza:
1. txanda: Ekainak 25-uztailak 1: 12 plaza.
5. txanda: Uztailak 23-29: 15 plaza.
6. txanda: Uztailak 30 Julio-Abuztuak 5: 26 plaza.
Prezioa: 260 €.
Prezio berezia: 250 €. Bi kasu hauetako edozeinetan prezio berezia aplikatuko da. Matrikula orrian zehaztu: Anai-arrebak direnean, nahiz eta txanda ezberdinetan etorri, edo gutxienez 5 lagunek batera matrikula egiten dutenean.
Kontrabandisten Bidea- Udaleku Ibiltaria 2017
2. txanda: Abuztuak 20-26: 19 plaza.
Informazio gehiago: 622 72 89 84 telefonoan.