Prozesudra etenda dago. Altsasuko auzia geldirik utzi du Auzitegi Nazionalak eskumen gatazka argitu arte. Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi behar du Auzitegi Nazionalarena edo Nafarroako lurralde auzitegiarena den epaitzeko ardura. Eta bitartean prozedura etenda izanen da, legeak agintzen duen moduan. Amaia Izko da Altsauko auzian dauden gazte batzuen abokatua eta nabarmendu du "espetxean segitzen duten hiru gazteen askatasuna" eskatzen segituko dutela.
Iazko urriaren 15ean Altsasun feriak zirela izan zen gertakaria. Taberna baten kanpoaldean izan zuten liskarra eta "terrorismo" delitua den edo ez dago eztabaidan.