Zabala da oso Iruñeko Udalak gaur aurkeztutako egitaraua: Gipsky Kings, El Columpio Asesino, Lagrimas de Sangre, Gozategi, Vendetta ,Skatalites, Tamara, Zea Mays, Amaparanoia, Kumbia Queers, Tremenda Jauria, Tipitako, Vieux, Farka Teoure, La Nabe All Stars... horiek dira tabladura igoko direnetzako batzuk, lagin bat baino ez, osoagoa baita programa.
Foruen plazan, Konpainia plazan, Gazteluko plazan, Gurutze plazan eta Sarasate pasealekuan izanen dira emankizunak.
Jotak eta bertsoak
Eta gainontzeko eszenatan, zer? Bada, gazteluko plazan dj-ak eta orkestrak izanen dira nagusi, baita gurutzeko plazan ere. Sarasaten, aldiz, jotak entzuten ahalko dira goizez; arratsaldez, bertsoak eta euskal dantzak.