Aldaketaren indarrek eserleku bat gehiago lortuko lukete hauteskundeak eginez gero

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 29a, 08:18

Geroa Baik parlamentari bat irabaziko luke, PSNren kaltean, Diario de Noticiasek ateratako informazioaren arabera.

Diario de Noticias egunkariak kaleratu ditu asteburu honetan datuok: aldaketa errotu eginen litzateke, berriz hauteskundeak deituz gero; Geroa Baik parlamentari bat gehiago izanen luke, PSNri kenduta eta EH Bilduk (8), Ahal Duguk (7) eta Ezkerrak (2) orain arteko ordazkaritza mantenduko lukete. 

Telwindek egindako ikerketa soziopolitikoa are xeheago ere azter daiteke: Geroa Bai %16,14tik %18ra pasako litzateke; EH Bilduk ere gora eginen luke eta pixka bat behera Ahal Duguk. Ezkerrari dagokionez, %3,76tik %4,5erako igoera izanen luke.

Ciudadanosen balizko sarrera

UPNk %1,2 egin dezake behera eta Ciudadanos %3,1era hel daiteke, aintzat hartuta 2015ean ganberan ordezkaritza izateko gertu egon zela eta inkestak emandako oraingo datuen arabera, sartu eginen litzateke, erreginalistei eserleku bat hartuta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!