Ostiralean eta igandean egin zituzten ekitaldiak. 1938an Ezkabako espetxetik ihes egitea lortu zuten 16 presori omenaldia egin diete. Ihes egin bai baina ez zuten lortu oso urrutira joatea. Olaben fusilatu eta lurperatu zituzten. Urtarrilean berreskuratu zituzten 16 pertsona horien gorpuzkiak eta asteburuan omenaldi beroa egin diete. Herritarrekiko eta Erakundeekiko kontseilaria, Ana Ollo izan da ekitaldietan.