Osasunbideko oposizietara 548 hautagai aurkeztu dira 68 plazarako

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 26a, 09:40

Ekainaren 1aren eta 26era bitarteko tarte horretan izanen da oposizio lehiaketa. Hamalau espezialitaterako plazak aterako dituzte.

Nafaroako Aldizkari Ofizialaren arabera, 548 mediku aurkeztuko dira Osasunbideak antolatutako oposizioetara, 68 plaza finkoetako bat lortu asmotan; hamalau espezialitatetakoak izanen dira. 

Honako hauek dira adarrak: Anatomia Patologikoa, Anestesia eta Errehabilitazioa, Zirugia Orokorra eta Liseriketa Aparatua, Zirugia Ortopedioka eta Traumatologia, Medikuntza Fisikoa eta Errehabilitazioa, Barne Medikuntza, Obstretricia eta Ginekologia, Psikiatria, Radiodiagnostico, Urologia, Kardiologia, Dermatologia eta Oftalmologia.

Deialdi bakoitzak prozesu jakin bat izanen du: azterketa eta epaimahaiaren aurrean agertzea; gero, esperientzia eta formazioa ere kontuan izanen dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!