Tonbola bihar zabalduko dute

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 26a, 07:48

"Jolas bat baino gehiago" dela esan du Caritasek, "elkartasun adierazle bat". Aurten txartelak nahasteko makina bat estreinatuko dute.

Bihar zabalduko du Caritasek Sarasate pasealekuko tonbola, "lan sozialaren parte" dena, "jolas bat baino gehiago, elkartasun erakusle bat". 72. aldia izanen da aurtengoa eta 75. urteurrenari begira Oroitzapenak biltzen dira kanpaina abiatu dute, herritarrei eskatu diete esperientziak, oroitzapenak edota argazkiak bidaltzeko. 

"Bazterketa eta txirotasunaren kontra lan egiteko errekurtsoak biltzea" da tonbolaren xedea, horregatik "Tonbolaren atzean, urte osoan Caritaseko talde bat dago".

Erositako sariak

Tonbolaren inguruko uste ezeztatu nahi izan dituzte: bat, opariak haiek ere opari jaso egiten dituztela; diotenez, denak erositakoak dira, produktua eman edo uzten dieten hiru kolaboratzaileren kasuan izan ezik. Eta bi, poltsa batean edo bestean sari gutxiago edo gehiago daudela, "poltsa guztietan aukera berdinak daude", esan dute. 

Ordutegi zabala

Uztailaren 15era arte egonen da zabalik, oro har, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etik 21:00etara; sanferminetan izan ezik, orduan ordutegi zabalagoa izanen baitu. 

345.000 zuzeneko sari banatuko dituzte: horien artean, bost auto; 100.000 euro saritan; zozketa bidezko hogeita hiru sari; Alde Zaharreko dendetan erosteko 2.500 euroko balioko txartelak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!