Igor Arroyo: "Inoiz baino indartsuago iritsi da LAB IX. Kongresura"

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 26a, 07:54

Igor Arroyo aurretik egindako agerraldi batean. Arg:eitb.eus

LABek sindikalismo berriaren aroari ekin nahi dio eta horretarako barne antolaketan ere aldaketak iritsiko dira. 

LAB sindikatua IX. Kongresuan murgilduta dago gaurtik. Sindikalismo berriaren aroari ekin nahi dio eta horretarako barne antolaketan ere aldaketak iritsiko dira.

Guztira, hamalau kargu izanen ditu batzordeak, erdiak emakumeak eta beste erdiak gizonak, eta 39 ordezkari egongo dira Nazio Komite berrian. Jakina denez, Garbiñe Aranburuk hartuko du sindikatuko idazkaritza nagusia, eta Ainhoa Etxaide ordezkatu. Haren albokoa ere berria izanen da: Igor Arroyok, orain arte Nafarroako sindikatuko koordinatzailea izan denak hartuko du Jabi Garnikaren lekukoa.

Sindikatuko 500 militante bilduko dira Gasteizen. Batzarrean, zuzendaritzak prestatu dituen bi txostenak aztertu eta onartuko dira.  Igor Arroyo orain arteko Nafarroako koordinatzaile nagusiarekin hitz egin du Euskalerria Irratiak. "Bederatzi urtez aritu naiz Nafarroako koordinazio lanetan, erronka izanen da hemendik aurrera Euskal Herri mailan aritzea", nabarmendu du. Bere lekua bi pertsonaren artean hartuko dute: Rosa Iriarte izanen da Iruñerriko eta Pirinioetako arduraduna; Imanol Karrera izanen da bozeramale nagusia." 

"Biltzarrera sasoiko iritsi gara", esann du. Belaunaldi berriak gehitu eta sindikatua bera eraberritu dela uste dute: "LAB bigarren indar bihurtu da EAEn, eta %15eko ordezkaritza gainditu dugu Nafarroan". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!