Hamar liburu dendek jarriko dituzte salmahaiak Gazteluko Plazan, bihartik aurrera eta ekainaren 4ra arte. Abarzuza, Arista, Auzolan, Chundarata, Elkar (Comedias), Elkar (Larraona), Katakrak, Nerea, Troa eta Walden egonen dira. Azken eskaintza eta liburu berezienekin osatuko dituzte beren postuak.
Liburuak saltzeaz gaindi, egitaraua oparoa aurkeztu dute. Bihar, bertan, ostiralarekin, 10:30ean, irakurtzeko txokoa zabalduko dute; 12:00etan inaugurazioa izanen da; 12:30ean Ana eta Rosa Iziz Elarrek Historia de las mujeres en Euskal Herria aurkeztuko dute; 17:30ean, Susana Rodriguezek Deudas del Frio (De bolsillo); 18:15ean, Recorrer y contemplar. Los paisajes de Navarra (Nafarroako Gobernua); 19:00etan, animazio musikala.