Bihar zabalduko dute Iruñeko Liburu Azoka

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 25a, 08:51

XVI. aldian saltoki gutxiago egonen dira, baina, betiko gisan, errezitaldiz, hitzaldiz eta musikaz beteriko egitaraua aurkeztu dute.

Hamar liburu dendek jarriko dituzte salmahaiak Gazteluko Plazan, bihartik aurrera eta ekainaren 4ra arte. Abarzuza, Arista, Auzolan, Chundarata, Elkar (Comedias), Elkar (Larraona), Katakrak, Nerea, Troa eta Walden egonen dira. Azken eskaintza eta liburu berezienekin osatuko dituzte beren postuak.

Liburuak saltzeaz gaindi, egitaraua oparoa aurkeztu dute. Bihar, bertan, ostiralarekin, 10:30ean, irakurtzeko txokoa zabalduko dute; 12:00etan inaugurazioa izanen da; 12:30ean Ana eta Rosa Iziz Elarrek Historia de las mujeres en Euskal Herria aurkeztuko dute; 17:30ean, Susana Rodriguezek Deudas del Frio (De bolsillo); 18:15ean, Recorrer y contemplar. Los paisajes de Navarra (Nafarroako Gobernua); 19:00etan, animazio musikala.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!