Zaragozako kantautorea da, baina urte asko daramatza Nafarroan. Abestiak, gehienak euskaraz idatziak, "sentimentalak eta zuzenak dira", 'Kantu eta Hitza' zikloko antolartzaileen arabera.
Hamabi urterekin hasi zen gitarra jotzen, bere kasa, eta abeslari ibilbide luzea du. Beste kantautore batzuekin batera aritu zen Con aroma de mujer ikus-entzunezko ikuskizunean, In memoriam: Miguel Hernández kontzertuetan, eta musika eta poesia uztartzen dituen Tejiendo Palabras errezitaldian.
Gero, konpositore lanetan hasi zen; hain zuzen, orain dela 10 urte ekin zion bere abestiak konposatzeari (batzuk sarituak izan ziren 2008ko eta 2010eko Euskal Kantu Txapelketan).
Oinutsik ibiltzea bere lehen diskoa aurkeztuko du, berak sortutako 13 abestiz osatua, eta unean uneko kolaborazioak dituena hitzetan (Antonio Amuedo, Koldo Pla, Josu Penades) eta musikan (Xabier Zabala, Ander Martín, Mikel Markez).
Fitxa artistikoa: Maite Mené (gitarra eta ahotsa), Javi Martín (gitarra eta ahotsak), Txema Beriain (pianoa), Josu Zabala (perkusioa eta kaxoia), Oscar Muñoz (baxua), Orreaga Villanueva (biolina). Maiatzak 25. Osteguna.