Latza da Nafarroako ikastetxeetatik iritsitako datuak: 193 eraso egin dizkiete irakasleri azken zortzi urtea; are, ikasturte honetan, otsailera arte, 89 izan dira; aurreko ikasturtean, 61. Horregatik, bilera egin zuen atzo irailean eratutako irakasleen kontrako indarkeriaren aurkako lantaldeak; protokoloa garatuko dut.
Hainbat neurri eratuko dituzte: zuzendaritza taldeak sentsibilizatzea; formakuntza espezifikoa eskaitzea; eta burokrazia arintzea, besteak beste. Ekainean berriz bilduko da lan taldea eta neurri gehiago garatuko dituzte.
Epe motzean egiteko moduan
Talde guztiek nabarmendu dute zerbait egiteko beharra. "Epe laburrean egin daitezkeen neurrriak dira, kostu gehigarririk ez dutenak", esan du Maria Solana Hezkuntza kontseilariak.
Geroa Baiko Isabel Aranburuk oroitarazi du askotan "homofobiarekin eta indarkeriarekin" daudela lotuta jokabide asko.