Indarkeria matxistagatik lau gizon atxilotu dituzte azken orduetan

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 24a, 08:39

>Eraso sexualengatik, abusuengatik, tratu txarrengatik eta urruntze agindua hausteagatik atxilotu dituzte. 
>Aiegin, Tuteran, Sarrigurenen eta Tafallan izan dira atxilotze horiek. 

42 urteko gizona da atxilotuetako bat. Aurpegian arramazkak eta begia hazita zituen emakume batek salatu du, baina, ofizialki ez du salaketarik jarri.

Tuteran , 30 urteko gizona da atxilotutakoa. Haurdun dagoen emakumeari tratu txarrak eta abusuak egitea egozten diote, emakumeak berak salatu bezala.

Sarrigurengo 44 urteko gizona da hirugarren atxilotutakoa. Burlatako udaltzain baten aurrean haren bikotekideari eraso egin zion eta berehala eraman zuten atxilo.

Azkenik, Tafallan, 33 urteko gizona atxilotu zuten eraso sexuala, tratu txarrak eta urruntze agindua hausteagatik. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!