Labarga: "UPN ez da akordioak erdiesteko gai izan agintean egin den urte guztietan"

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 24a, 08:35

"Harrituta daude lau indar politikok kontsentsua erdietsi dutelako", esan du Alberto Labarga Aranzadiko zinegotziak.

"Ez dituzte hitzarmen kolektiboak adostu eta ez dute lortu aurrekontuak adostea. Haien arazoa horixe da, harritu egin ditula lau indar politikok eta lauko gobernua aurrera atera dutela ikusita", esan du. 

Enrique Mayaren (UPN) esanei erantzunez esan ditu Aranzadiko kideak halakoak, izan ere, erregionalistaren hitzetan, Iruñean "urteak daramatza Bilduren obsesioetan eta laukoaren barne eztabaidatan galduta".

Labargak, ildo horretan, adierazi du "herritarrek jada ez dituztela gehiengo absolutuak nahi". Nolanahi ere, Aranzadik udal gobernuari egindako kritika ahantzi gabe mintzatu da: "Aranzadi gisa aldaketan azkarrago joan nahiko genuke, baina ulertzen dute birmunipalizazio eta herritarren parte hartzean urrats sendoak eman direla".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!