"Oso larriturik" daude Zizur Zendeako herritarrak, Undianoko Kontzejuko zinegotzi Enrique Mirandak adierazi duenez, gainontzeko herritaren izenean, zendea zonalde 'ez euskaldunera' ez pasatzeko 623 sinadurak aurkezterakoan.
Herritarren "Europako Hizkuntza gutxituen kartak eta Nazio Batuen Erakundeak Giza Eskubideen kartak aitortutako hizkuntza eskubideen kontra" egiten du UPNren ekinak, Mirandak salatu duenez.
"Denok dugu gure hizkuntza bizitzeko eskubidea", aldarrikatu du: "Zendean lan handia egin dugu goi tentsioko enpresa handien aurka, meatzearen kontra... zoritxarrez, oraingo honetan, gure udalaren kontra egin behar dugu borroka eta oso tristea da", ziurtatu du eta hizkuntz eskubideetan "galerak ez, soilik eskubideak" lortzeko prest daudela esan.
3.000 biztanle dauzka zendeak eta horietatik 623 sinadura jaso dituzte; horiek dira gaur parlamentariei emandakoak.