Gizon bat zendu da AP-15ean matxuratutako kamioi bat jo ostean

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 23a, 08:22

Argazkia: Donezteben jazotako istripuaren irudi bat. / @BomberosNavarra

Errepide ertzean geldi zegoen kamioi baten kontra talka eginda hil zen Donezteben bizi zen badalonarra, atzo, Tafalla inguruan.

Istripua izan zen atzo AP-15 errepidean, Tafallatik gertu: matxuratuta eta geldi zegoen kamioi baten kontra jo zuen beste kamioi batek. Donezteben bizi zen badalonar batena zen bigarren ibilgailu hori eta momentuan zendu zen. 46 urteko gizona zen. 

49. kilometroan gertatu zen ezbeharra, 17:51 aldera, ordu horretan eman baitzietan abisua larrialdi zerbitzuei. 

Foruzaingoak, suhiltzaileak eta Tafallako medikuak azaldu ziren istripua gertatu zen tokira, baina ezin izan zuten gidaria artatu, kamioian harrapatuta zegoen eta. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!